ONGI ETORRI!!! 2010eko otsailaren 24a

Blog berri honetan Abusu ikastolako L.Hko umeek margogintzan lantzen dituzten eskulanak eta marrazkiak erakutsiko dizkizuet!!! Honez gain, beste berri batzuk sartzen ere saiatuko naiz, blog honetan gauza ezberdinak izateko.
Nik ez dut inoiz horrelako blog bat izan, eta espero dut apurka apurka nire blog hau hobetzen joatea...
Umeekin lantzen ditudan eskulan batzuk youtube web orriealdetik aterako ditut.
Besterik gabe, lasterarte!!!

2010/04/25

ABUSU IKASTOLA


Abusu, Bilboko auzo bat da. Bilboko bosgarren barrutian kokatuta dago. Bilboko Zamakola eta Arrigorriagako Ollargan auzoaren artean.
Abusu Ikastola beste hainbat ikastola bezalaxe, familien eta herriko sektore batzuen nahigatik sortu zen.
Ikastola aldaketa nabariak jasan ditu baita leku aldaketak ere. Hasieran oso ikasle gutxi ginen, familia txiki bat ginen. Gaur egun, 389 familia eta 520 ikasle sortzen dute Abusu Ikastola.

Ikastola, Abusu auzoaren hurbil dago, eta pontoi bidea alde batetik eta bestetik mendiz inguratuta dago. Zubiaren azpitik Ibaizabal erreka pasatzen da. Erreka hau auzo osoa zeharkatzen du.
Aitzinean irin fabrika bat izan zen, eta ikastola fabrika honen hormak mantentzen ditu.
Beste alde batetik, ikasleei begira hezkuntza euskalduna eskaintzen da. Gainera ikasleak eleanitzak izango dira.

2010/04/21

Ekainaren 12an ikastolako jaialdian,
margogintzako ikasleek euren eskulan eta marrazkien
erakustaldia aurkeztuko dute!!!!

2010/04/15


Klasean egin genuen mapa kontzeptuala aurkezten dizuet orain.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasunaren ingurukoa da kontzeptu mapa hau.

Zer egiten dugu margogintzan?

Lehenengo sarrera honetan margogintzako estraeskolarra zelan egiten dugun azalduko dizuet!
Lehen Hezkuntzako umeak astelehen eta asteazkenetan etortzen dira margogintzara
13.15etatik 14.etara.
Bakoitza bere karpeta dauka eta bertan egiten ditugun marrazki guztiak gordetzen dituzte. Eskualanak egiten ditugunean etxera eramaten dituzte gurasoak ikusteko.
Oso pozik etortzen dira, eta lan egiteko gogo handiarekin!
Ni irakaslea izanda, saiatu egiten naiz gauza ezberdinak egiten, material ezberdinak erablitzen...
Hurrengoko sarreretan lan ezberdinak aurkeztuko dizkizuet!!!