ONGI ETORRI!!! 2010eko otsailaren 24a

Blog berri honetan Abusu ikastolako L.Hko umeek margogintzan lantzen dituzten eskulanak eta marrazkiak erakutsiko dizkizuet!!! Honez gain, beste berri batzuk sartzen ere saiatuko naiz, blog honetan gauza ezberdinak izateko.
Nik ez dut inoiz horrelako blog bat izan, eta espero dut apurka apurka nire blog hau hobetzen joatea...
Umeekin lantzen ditudan eskulan batzuk youtube web orriealdetik aterako ditut.
Besterik gabe, lasterarte!!!

2010/05/28

2010/05/27

Tutoriala

Tutoriala Nerearekin egin dut. Photoshop programa egitea erabaki dugu Nereak nahiko ondo kontrolatzen duelako programa hau.





2010/05/18

Guztiok berdinak gara

Lehen hezkuntzako 1go eta 2. mailakoek gelan, "guztiok berdinak gara" lantzen ari dira. Horregaitik margogintzan mural bat egin dugu gero euren geletan eskegi ahal izateko.


Hona hemen umeak egin zuten murala:

2010/05/04

Artea

Entziklopedia batean "artearen" esanahia bilatzen baldin badugu, honakoa agertuko zaigu: "Errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza-ekintza."
Oso kontzeptu zabala da, egiten dugun guztia artea dela esan dezakegulako.

Gure bizitzan artea oso garrantzitsua da. Artearen bidez adierazten gara, zenbat eta txikiagoa izan orduan eta askatasun gehiagorekin.

Ume txikiak imitatzen gaituzte, eta gugan gauza asko ikasten dute. Ordenagailua oso txikitatik erabiltzen ikasten dute, gauza bera gertatu ahal da margoekin.
Guri ume txiki bat margozten ikusten bagaitu, berak ere papera eta margoak hartu eta margozten hasiko da. Noski ez duela Picassoren koadro bat egingo, baina marratxoekin, borobilekin etab. hasiko da, eta pixkanaka-pixkanaka bere eskuaren erabilera hobetuko du.

Gainera umeak beraien marrazkien bidezn zelan sentitzen diren, beraien emozioak...adierazten dute. Eta hau irakasleak kontuan hartu behar duen gauza bat da.

2010/05/03

Uretako animaliak

Lehorreko animalien murala moduan, oraingoan uretako animaliekin aritu gara.
Hau egiteko ere argizariak erabili ditugu, eta pasiloetan ere eskegiko dugu.



Lehorreko animaliak


Ikasleek gelan lehorreko eta uretako animalien gaia lantzen ari direnez, horri buruzko bi mural egin ditugu.
gela bi taldetan sailkatu dut. Talde batek lehorreko animalie buruz egin du murala eta bestea uretako animaliei buruz.
mural hauek gero ikastolako pasiloetan eskegi ditugu.

2010/04/25

ABUSU IKASTOLA


Abusu, Bilboko auzo bat da. Bilboko bosgarren barrutian kokatuta dago. Bilboko Zamakola eta Arrigorriagako Ollargan auzoaren artean.
Abusu Ikastola beste hainbat ikastola bezalaxe, familien eta herriko sektore batzuen nahigatik sortu zen.
Ikastola aldaketa nabariak jasan ditu baita leku aldaketak ere. Hasieran oso ikasle gutxi ginen, familia txiki bat ginen. Gaur egun, 389 familia eta 520 ikasle sortzen dute Abusu Ikastola.

Ikastola, Abusu auzoaren hurbil dago, eta pontoi bidea alde batetik eta bestetik mendiz inguratuta dago. Zubiaren azpitik Ibaizabal erreka pasatzen da. Erreka hau auzo osoa zeharkatzen du.
Aitzinean irin fabrika bat izan zen, eta ikastola fabrika honen hormak mantentzen ditu.
Beste alde batetik, ikasleei begira hezkuntza euskalduna eskaintzen da. Gainera ikasleak eleanitzak izango dira.

2010/04/21

Ekainaren 12an ikastolako jaialdian,
margogintzako ikasleek euren eskulan eta marrazkien
erakustaldia aurkeztuko dute!!!!

2010/04/15


Klasean egin genuen mapa kontzeptuala aurkezten dizuet orain.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasunaren ingurukoa da kontzeptu mapa hau.

Zer egiten dugu margogintzan?

Lehenengo sarrera honetan margogintzako estraeskolarra zelan egiten dugun azalduko dizuet!
Lehen Hezkuntzako umeak astelehen eta asteazkenetan etortzen dira margogintzara
13.15etatik 14.etara.
Bakoitza bere karpeta dauka eta bertan egiten ditugun marrazki guztiak gordetzen dituzte. Eskualanak egiten ditugunean etxera eramaten dituzte gurasoak ikusteko.
Oso pozik etortzen dira, eta lan egiteko gogo handiarekin!
Ni irakaslea izanda, saiatu egiten naiz gauza ezberdinak egiten, material ezberdinak erablitzen...
Hurrengoko sarreretan lan ezberdinak aurkeztuko dizkizuet!!!