ONGI ETORRI!!! 2010eko otsailaren 24a

Blog berri honetan Abusu ikastolako L.Hko umeek margogintzan lantzen dituzten eskulanak eta marrazkiak erakutsiko dizkizuet!!! Honez gain, beste berri batzuk sartzen ere saiatuko naiz, blog honetan gauza ezberdinak izateko.
Nik ez dut inoiz horrelako blog bat izan, eta espero dut apurka apurka nire blog hau hobetzen joatea...
Umeekin lantzen ditudan eskulan batzuk youtube web orriealdetik aterako ditut.
Besterik gabe, lasterarte!!!

2010/04/15

Zer egiten dugu margogintzan?

Lehenengo sarrera honetan margogintzako estraeskolarra zelan egiten dugun azalduko dizuet!
Lehen Hezkuntzako umeak astelehen eta asteazkenetan etortzen dira margogintzara
13.15etatik 14.etara.
Bakoitza bere karpeta dauka eta bertan egiten ditugun marrazki guztiak gordetzen dituzte. Eskualanak egiten ditugunean etxera eramaten dituzte gurasoak ikusteko.
Oso pozik etortzen dira, eta lan egiteko gogo handiarekin!
Ni irakaslea izanda, saiatu egiten naiz gauza ezberdinak egiten, material ezberdinak erablitzen...
Hurrengoko sarreretan lan ezberdinak aurkeztuko dizkizuet!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario