ONGI ETORRI!!! 2010eko otsailaren 24a

Blog berri honetan Abusu ikastolako L.Hko umeek margogintzan lantzen dituzten eskulanak eta marrazkiak erakutsiko dizkizuet!!! Honez gain, beste berri batzuk sartzen ere saiatuko naiz, blog honetan gauza ezberdinak izateko.
Nik ez dut inoiz horrelako blog bat izan, eta espero dut apurka apurka nire blog hau hobetzen joatea...
Umeekin lantzen ditudan eskulan batzuk youtube web orriealdetik aterako ditut.
Besterik gabe, lasterarte!!!

2010/05/04

Artea

Entziklopedia batean "artearen" esanahia bilatzen baldin badugu, honakoa agertuko zaigu: "Errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza-ekintza."
Oso kontzeptu zabala da, egiten dugun guztia artea dela esan dezakegulako.

Gure bizitzan artea oso garrantzitsua da. Artearen bidez adierazten gara, zenbat eta txikiagoa izan orduan eta askatasun gehiagorekin.

Ume txikiak imitatzen gaituzte, eta gugan gauza asko ikasten dute. Ordenagailua oso txikitatik erabiltzen ikasten dute, gauza bera gertatu ahal da margoekin.
Guri ume txiki bat margozten ikusten bagaitu, berak ere papera eta margoak hartu eta margozten hasiko da. Noski ez duela Picassoren koadro bat egingo, baina marratxoekin, borobilekin etab. hasiko da, eta pixkanaka-pixkanaka bere eskuaren erabilera hobetuko du.

Gainera umeak beraien marrazkien bidezn zelan sentitzen diren, beraien emozioak...adierazten dute. Eta hau irakasleak kontuan hartu behar duen gauza bat da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario